XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrigorrietarrak ethorten ziranean, bestetan baño lan gehiago egiten omen zuten helado-egileek Bilbo'n; Hogei ta hamar muttiko ginoan fraile batekin.

Barreatu ta sakabanatuta geundenok batu arte, zain egoten zan frailea, eta gero, Bat, bi, hiru, lau...... hasten zan erderaz, hogei ta hamarrok zenbatu ta aurrera joateko.

Kalerik kale besteen atzetik ibiliaz gogaituta, urhats batzu atzeratuta ginoarik, Juantxu ta biok zeihar-karrika batetik eskumara jo, ta bost minutu azkar azkar ibili ostean, gibeletik iñor etzethorrela ikusirik, lasai lasai hasi giñean saltokietako erakus-leihoak astiro ikusten, ziñetako photographiak zearo aztertzen eta tebeoak erosten.

Gero, bilbotar muttiko hanitzekin, ijito batzuen atzetik ibili giñean.

Praaa! praaa! egiten zuan ijito batek tronpetiaz, eta euretako emakume batek pun! pa, pun! pa, pun! pa...... joten zuan bonboa.

Ijitoak eurak baño zikinagoak (zikin izatea da hala Jinko!) artz batek dantzan egiten zuan atzeko anka bien gainean, sudurretik estuna ta katea zintzilik, eta tximino batek azka egiten zuan zorrien bilha.

Gauza polit asko ikusi genituan saltokietan.

Batez ere, bi metroko itsas-huntzi zoragarri bat.

Ha izan zan bai gauza polita!.

Azkenean, bidea galdetu, ta Institutoruntz hasi giñean.

Karrika batzu igaro ta berriz itauntzen genuan.

Ta hunela heldu giñean Instituto aurrera.

Han zauden danak, han ikusten zan autobus zuri handia, eta azkeneko zathia ariñeketan egin genuan.

Fraileak agiraka egin zigun.

Nik arras ongi esplikatu nion nola galdu giñean ohartu gabe, baña berak belarritik oratu, indar askogaz tinkatu estu estu -Ai! ai! ai!...